'Little Miss Sunshine' filma ikusteko aukera izango da ostiralean Antilla hondartzan

Andrea Zipitria 2023ko abuztuaren 14a

Pasa den urteko zine emanaldietako bat.

Little Miss Sunshine filmaren euskarazko bertsioa proiektatuko dute. Hondartzako zelaian izango da emanaldia, 22:00etan hasita.

Zinea Kalean egitasmoaren barruan, hirugarren eta azken filma proiektatuko dute ostiral honetan. Little Miss Sunshine filmaren euskarazko bertsioa ikusteko aukera izango da, 22:00etatik aurrera, Antillako hondartzako zelaian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide