Aurrera darrai traineru denboraldiak, eta asko hurrengo asteburura begira egongo diren arren –ohi bezala, Zarauzko estropadak jokatuko dituzte Aste Nagusiaren barruan, askorentzat denboraldiko estropada garrantzitsuenak–, oraingoa ere ez da makala Orio Orialkiko neska-mutilentzat.
Izan ere, Galiziako uretan lehiatuko dira Euskotren eta Euskolabel ligetakon traineruak larunbat eta igande honetan. Larunbatean Moañan 17:30ean hasiko dira arraunean neskak, eta 18:20an, berriz, mutilak. Igandean, berriz, eguerdi partean izango dituzte estropadak, Boiron: 11:25ean neskek, eta 12:15ean, mutilek.
Lan ona egiten saiatuko dira han. Joxemari Olasagastik gogorarazi duenez, "historian zehar 20 estropada irabaziak ditu Oriok, 16 bandera lortuz: Moaña Meira/Tiranen; Vigon; ACoruñan; OGroven; Boiron; Bueun...".
KAE2 ligako mutilek, berriz, larunbatean 13:00etan jokatuko dute estropada Errenterian (Gipuzkoa).