Salgai jarri dituzte Eragin Torneoko partidak ikusteko sarrerak

Andrea Zipitria 2023ko abu. 10a, 13:00

Eragin Torneoa aurkeztu zuten uztailaren 28an Orioko udaletxeko areto nagusian. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Bihar eta igandean izango dira partidak, Karelan. Bihar lagunarteko bi partida jokatuko dituzte. Eta, abuztuaren 13an, igandean, izango da Eragin Torneoko partida nagusia, Donostiako Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria taldeen arteko norgehiagoka.

Orio Eragin Eskubaloi Klubak goi-mailako torneoa antolatu du asteburu honetarako. Karelan jokatuko dira partida guztiak, eta Eragineko kideek jakinarazi dutenez, salgai daude jada neurketetarako sarrerak. Bihar lagunarteko bi partida jokatuko dira. Eta, abuztuaren 13an, igandean, izango da Eragin Torneoko partida nagusia, Donostiako Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria taldeen arteko norgehiagoka. Vivetix plataformaren bidez erosi beharko dira tiketak, bost euroan bakoitza.

  • Rocasa Gran Canaria-Replasa Beti Onak partidarako sarrerak lotura honetan daude eskuragarri (bihar, 17:45ean)
  • Bidasoa Irun-Bathco Torrelavega lotura honetan daude eskuragarri (bihar, 20:00etan)
  • Super Amara Bera Bera-Rocasa Gran Canaria lotura honetan daude eskuragarri (igandean, 12:00etan).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide