Gaur arratsaldean jokatu da KAE2 ligako asteburuko jardunaldia Hondarribian, eta Orioko gizonezkoen bigarren taldeak (20:344,52) garaipena lortu du, asteburuko bigarrena, hain zuzen ere. Denboraldia hasi zenetik estropada ia guztia irabazi ditu taldeak eta gaurkoan ere ligako liderrak dela berretsi du, bigarren sailkatu den Donostiarrari 12 segundoko errenta aterata. Denboraldia bikaina hasi zuen Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko gazteekin osatutako taldeak, eta oso erregularra izaten ari da, gainera. Sailkapen orokorrean lehen postuan kokatuta dago 54 punturekin, eta Portugalete da bigarren, 41 punturekin. Hala, KAE1 ligara igotzeko aukera gero eta gertuago dute oriotar gazteek.