Gaur Mola Market azokaren hirugarren edizioa egiten ari dira Orioko Antilla hondartzako berdegunean, eta askotariko artisau lanak eta zuzeneko musika uztartu ditu hitzorduak. 40 postutik gora bildu dira aurtengo edizioan, eta bertan parte hartzen ari diren sortzaile eta diseinatzaileek erosgai jarri dituzte eurak sortutako arropa eta osagarriak, bitxiak, oinetakoak eta arte-lanak, besteak beste. Zuzeneko musikaz ari dira azoka girotzen goizetik, eta iluntzera arte izango da irekita.