Emakumeen tadea bigarrena izan gaur Lekeition

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 6a, 14:05

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldea atzo Hondarribian jokatutako estropadan. (Aitor Arrizabalaga - Euskotren Liga)

Gizonezkoen jardunaldian, gaurkoan nagusitasunez irabazi du Bermeo Urdaibaik eta zazpigarren sailkatu da Orio Orialki.

Gaur eguerdian Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia jokatu dute Lekeition, eta Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen eta gizonen taldeak bigarren eta zazpigarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren.

Emakumezkoen lehian gaurko estropadan Arraun Lagunak izan da nagusi 11:45,90 denbora eginda, eta bigarren sailkatu da Orio Orialki hamar segundora. Sailkapen nagusiari begira Arraun Lagunak da liderra 66 punturekin eta bigarren postuan kokatuta daude oriotarrak 60 punturekin.

Gizonezkoen jardunaldian, gaurkoan nagusitasunez irabazi du Bermeo Urdaibaik, estropada 21:02,49 denboran bukatuta. Orio Orialki gizonen talde nagusiak ohorezko txandan egin du arraunean, baina ez du lortu Urdaibairen erritmoa jarraitzerik eta, azkenean, 21:54,25 denbora eginda zazpigarren sailkatu da. Bigarren izan den Donostiarra bera ere Urdaibairengandik hamasei segundora iritsi da helmugara, beraz arraun erakustaldia eman dute gaurkoan bizkaitarrek.

Saikapen nagusiari erreparatuz gero, bosgarren postuan kokatuta dago Orio Orialki 55 punturekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide