Ondarroako bandera irabazi du gizonezkoen bigarren taldeak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orio Orialki gizonen bigarren taldeak bandera irabazi du Ondarroan. (Orio Arraunketa Elkartea)

KAE 2 ligako jardunaldia jokatu da gaur goizean Ondarroan, eta Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren taldeak garaipena lortu du.

Gaur goizean, 11:00etan hasita, KAE 2 ligako estropada jokatu dute Ondarroan eta arraun taldeek Goimek Sari Nagusia bandera izan dute jokoan. OAEko gizonezkoen gazteen taldeak irabazi du estropada (21:06,37) bigarren sailkatu den Donostiarrari (21:09,80) hiru segundoko errenta aterata. Hala, gaurko puntuekin lidertza berretsi dute oriotarrek, handitu egin baita bigarren sailkatuta dagoen Portugaleteri puntutan ateratzen dion aldea: 47 puntu dituzte oriotarrek eta 36 bizkaitarrek.

Bihar arratsaldean ere KAE2 ligako estropada izango du gizonezkoen bigarren taldeak Hondarribian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide