19:00ak inguruan istripua izan da AP-8 autobideko 36. kilometroan Irungo noranzkoan, Orio parean. Bost autok eta bi kamioik talka egin dute batak bestearen atzetik. Ondorioz, Oriotik Irunera hiru erreiak itxita eta zirkulazioa geratuta egon dira. Auto ilara luzeak sortu dira autobidean ordubetez, baina Ertzaintzak 20:15ak inguruan errei bat ireki du eta txandakako zirkulazioa bideratzen hasi da, garabiek istripua izan duten ibilgailuak autobidetik atera eta errepidea libre utzi bitartean.