Karkara.eus atarian arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoko jarri zen martxan uztailean eta Arkaitz Urien izan zen sariduna. Urien ostegunean bertaratu zen Karkararen egoitzara eta jaso zuen Orio Arraunketa Elkartearen materiala eta Errigorako produktu sorta.
Hamahiru galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoan: 125 lagunek hartu zuten parte jokoan, eta horietatik 21 izan ziren erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Azken horien artean zozket egin zen eta saridun suertatu zen Arkaitz Urien.