Itsas Kirol Poloa ekimenak sustatuta Begi Bistan enpresak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 4a, 09:30

Begi Bistan enpresako lan taldea. (UKUE)

Urola Kostako Udal elkarteak garatutako proiektu estrategikoan parte hartzen duten eskualdeko hiru enpresak lortu dute Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoaren kalitate zigilua: Begi Bistan, Surfing Zumaia eta Redymar.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2022ko urrian jarri zuen martxan Itsas Kirol Poloa ekimena, eskualdeko itsas kirolen sektorean garapen jasangarriaren eragile eta ikur izateko. Egitasmoaren garapenean, Itsas Kirol Poloaren Zigilua ere sortu zuen udal elkarteak, zerbitzu profesionalen modalitatean kalitatearen erreferente izateko, eta lanketa horretan sakonduz, aurten Urola Kostako Begi Bistan, Surfing Zumaia eta Redymar enpresek lortu dute Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoaren kalitate zigilua lortzea.

Itsas Kirol Poloaren helburua da sektorean lan egiten duten eragileen arteko sinergiak bultzatzea, eta modu horretan ekosistema egokia sortzea itsas-sektoreko enpresak profesionalizatzeko eta itsas kirola eskualdean erreferente izatea lortzeko; baita, talentua sortuz eta erakarriz, negozio aukera berriak sortzea eta enpresen lehiakortasuna sustatzea ere. Urola Kostako Udal Elkarteak azaldu duenez, sektoreko enpresak eta administrazioa elkarlanean jarri ditu proiektuak eta uste dute harreman horrek lagunduko duela sektorearen kalitatea eta lehiakortasuna bermatzen. "Itsas kirola funtsezko tresna da hazkunde ekonomikoan aurrera egiteko. Orain da unea hainbat eragileren artean koordinatu eta ikuspegi partekatua sortzeko". 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide