Orioko itsas ondareari buruzko bisita gidatua izango da bihar

Andrea Zipitria

11:00etan hasita, herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azalduko ditu Violeta Bandres gidak. Parte hartu nahi dutenek, izena aldez aurretik eman beharko dute.

Orioko itsas ondareari buruzko bisita gidatuak ari da egiten turismo bulegoa udan zehar, eta bihar, larunbatarekin, izango da horretarako beste aukera bat. 11:00etan hasita, herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azalduko ditu gidak ordubeteko saioan, turismo bulegotik abiatuta.

Hiribilduaren sorrera, burdinolak, merkataritzatik eratorritako zergak, ontziolak eta balea-arrantza izango ditu hizpide, Begi Bistan aisialdiko zerbitzuen enpresako Violeta Bandresek.

Biharko bisita gaztelaniaz izango da eta hiru euroko prezioa du. Parte hartu nahi duten herritarrek, aldez aurretik izena eman beharko dute turismo bulegoan (943 83 55 65, infoturismoa@orio.eus). Plazak mugatuak izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide