Teink Trofeoaren 30. edizioan parte hartzen duten batelak Bilbotik atera ziren uztailaren 29an, eta ia 85 itsas miliako (157 km) distantzia egingo dute, abuztuaren 5ean, Donibane Lohizunera iritsi arte. Bada, bihar Orion egingo du parada. Aurreikuspenen arabera, 14:00-15:00 inguruan iritsiko dira plazara. Itsasotik ailegatu behar bazuten ere, trailerretan ekarriko dituzte herrira, itsasoaren aurreikuspen txarra dela eta.
Kiroldegian egingo dute lo eta herriko plazan afalduko dute. Biharamunean, goizean, txapelketa berrabiatuko dute Pasaiara bidean.
1992an euskal kostaren bazterretik arraun egitea erabaki zuten lau lagunek, batelekin. Urte bat beranduago, Ur Ikara elkartea sortu eta Trophée Teink estropada antolatzen hasi ziren. Abuztuko lehen egunetan, sei jardunalditan, Bilbotik Donibane Lohizunera joatea du helburu estropadak.