'Spider-Man: No Way Home' filma proiektatuko dute bihar plaza

Andrea Zipitria

Pasa den urteko zine emanaldietako bat.

Hasieran hondartzan egitekoa bazen ere, eguraldia dela eta, plazara leku aldatu du udalak emanaldia.

Bihar, ostiralarekin, zine emanaldia izango da plazan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. Spider-Man: No Way Home filma proiektatuko da, gaztelaniaz. Hasieran zinema saioa hondartzan egitekoa bazen ere, eguraldia dela eta, plazara leku aldatu du udalak emanaldia.

Udalak hiru film programatu ditu hondartzan aurtengo udan eta hau izango da bigarrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide