XLII. Bandera Loiolatarra jokatu zen, atzo, astelehenarekin. Orio AEk bost batel aurkeztu zituen, eta horietatik bi ontziek lortu zituzten banderak. Hain justu ere, nesken zein mutilen jubenil mailako ontziek lortu zituzten banderak.
Jubenil mailako nesken kategorian ondorengo arraunlariek hartu zuten parte: Elene Urrestillak; Maialen Arostegik; Aroa Gomezek; Nahia Gonzalez-Etxabarrik eta patroi lanetan, Oihan Manterolak.
Jubenil mailako mutilen kategorian ondorengoek irabazi zuten bandera: Inax Uralde; Hodei Gastiain; Imanol Sarasua; Iñaki Sagarna eta Mikel Barranco patroiak.
Baita ere, infantil mailako mutilek, trofeoa eskuratu zuten, infantil neska-mutik estropadan.