ABE ligako aurtengo denboraldiko azken estropada jokatu du Orioko Badok 13 beteranoen taldeak asteburu honetan. Hain zuzen ere, larunbatean Getxon (Bizkaia) izan zuten estropada, eta bigarren postuan amaitu zuten proba. Fortuna eta etxeko taldearen traineruen arteko "lehia ikusgarria" izan zen. Azkenean, Fortunak aurre hartu eta Badok 13 taldeak bigarren postuan amaitu zuen estropada.
Denboraldi "bikaina" egin du beteranoen taldeak. Ligako bigarren postuan geratu da, ligako hiru bandera irabaziz, eta beste horrenbeste ehuneko segundoengatik bigarrenak sailkatuz. Horiez gain, Gipuzkoako beteranoen txapelketako ikurrina eta Euskadikoa irabazi dituzte, azken hau, erreklamatu egin dute Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) arbitrajearen bulegoan.
Oriok guztira, 116 puntu lortu ditu aurtengo denboraldian; Fortunak baino bost gutxiago.