Ostiral honetan hasiko da Gure Zirkua emanaldiak ematen, Orion

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 31a, 10:00

Gure Zirkua Mendibeltz fultbol zelaiaren ondoko belardian. (Onintza Lete Arrieta)

Dagoeneko amaituta daude lehenengo eguneko emanaldirako sarrerak, baina abuztuan zehar 16 saio egingo dituzte Orion, eta gainontzeko egunetarako sarrerak eskuragarri daude.

Laugarren urtez jarraian, Gure Zirkuak geldialdia egingo du Orion, eta emankizunak ematen hasiko dira ostiral honetan. Lehenengo eguneko sarrerak amaituta badaude ere, interesa duten herritarrek, abuztuan zehar emango dituzten saioetarako sarrerak eskuratzeko aukera dute ondorengo estekan. 

Guztira, 16 saio egingo dituzte. Hain zuzen ere lau astez, ostegunetik igandera eskainiko dute ikuskizuna, beti 19:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide