Seigarren postua lortu dute Orioko mutilek Santurtzin

Andrea Zipitria

Orioko gizonezkoen trainerua Sestaoko uretan. (Orio AE)

Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako estropada.

Eusko Label Ligako jardunaldia izan da gaur, Santurtziko uretan. Orio Orialkik bigarren txandan jokatu du, eta 19:37:64 denboran egin ditu lau luzeak. Bada, seigarren postuan bukatu du estropada.

Sailkapen orokorra kontuan hartuta, gaurko denborarekin bosgarren postuari eutsiko dio Oriok.

Hondarribiak irabazi du Santurtziko 44. Ikurrina, 19:23:20 denborarekin. Atzetik izan dira Urdaibai (19:27:36) eta Zierbena (19:27:68).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide