Haizea protagonista izan da gaur, Santurtziko XLIV. Ikurriña estropadan, eta Orio Orialkiko neskak ez dira atzo bezain fin ibili. Hain zuzen ere, hirugarren postuan amaitu dute estropada. Garaipena Donostiarrak lortu du 12:51:08 denborarekin. Bigarren egin du Arraun Lagunak, eta etxeko neskak izan dira hirugarren, 12:58:68 denborarekin.
Bigarren txandan aritu dira mirotzak, lehen kaletik, eta hasiera erritmo ona hartu duten arren, ezin izan diote eutsi eta hirugarren postuan.
Sailkapen orokorrari dagokionez, mirotzek bigarren postuan jarraitzen dute. Arraun Lagunak baino hiru puntu gutxiagorekin bakarrik. 50 puntu ditu Arraun Lagunak, 47 puntu Oriok.