Getxoko Estropaden XV. Ikurriña jokatu dute gaurkoan Orio Orialkiko neskek Getxon (Bizkaia), eta hasieratik lan bikaina eginda, lehen postuan sailkatu dira etxeko neskak. Bigarren egin du Donostia Arraun Lagunakek, eta hirugarren Tolosaldeak.
Bigarren txandan aritu dira mirotzak, lehen kaletik, eta hasiera hasieratik erritmo ona ezartzea lortu du Orioko traineruak. Ziaboga azkarrena ere egitea lortuta (6:15), erraz nagusitu dira poparean ere, palada erritmo biziarekin. Horrenbestez, 11:23,06ko denboran amaitu dute herriko neskek estropada.
Sailkapen orokorrari dagokionez, mirotzek bigarren postuan jarraitzen dute, baina Arraun Lagunak baino bi puntu gutxiagorekin bakarrik, 41 punturekin, alegia. Hirugarren doa Tolosaldea, 35 punturekin.
Bihar beste estropada izango dute, Santurtzin, baina goizean izango da hori, 11:25 aldera. Hemen ikusi daitezke gaurko estropadako denborak eta sailkapen orokorra.