Bosgarren postua eskuratu du Oriok Getxoko estropadan

Andrea Zipitria

Orioko gizonezkoen trainerua Sestaoko uretan. (Orio AE)

Erdiko txandan jokatu du, eta estropada bikaina egin du. Hain zuzen ere, bigarren txandako lehena izan da Orio 21:16:66 denborarekin.

Oriok bosgarren postuan bukatu du gaur arratsaldean Getxon (Bizkaia) jokatutako estropada. Bigarren txandan jokatu du estropada, Getariarekin batera. Bigarren kalea tokatu zaie etxeko arraunlariei, eta lehen ziaboga egiten lehenak izan dira 5:37 denborarekin, baita txandako denbora onena eskuratu dutenak ere. 21:16:66 denborarekin bukatu dute.

Gaurko estropada Urdaibaiek irabazi du, 20:35:32 denborarekin. Ikusi hemen gaurko estropadako emaitza guztiak.

Bihar Santurtzin (Bizkaia) jokatuko da Eusko Label Ligako estropada, 12:15ean emango zaio hasiera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide