Antilla Reggae Fest musika jaialdiak alaituko du hondartza ingurua larunbatean

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 26a, 09:53

Revolutionary Brothers kontzertu batean.

Arratsaldetik gauera, lau talde izango dira jendaurrean: GwAya Reggae Band, Belen Natali, Eira eta Revolutionary Brothers.

Bigarren urtez, Antilla Reggae Fest musika jaialdia antolatu dute hondartzako malekoian. Larunbat honetan, hilak 29, izango dira kontzertuak, 17:00etan hasita.

Honako lau musika taldeek emango dute kontzertua: GwAya Reggae Band, Belen Natali, Eira eta Revolutionay Brothers.

Kontzertuak 22:00ak aldera amaituko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide