Agorregiko burdinolak eta errotak ezagutzeko bisitak kultura eta natura uztartzeko aukera aproposa izan daitezke. Hain zuzen ere, Iturraran parketxeak doako bisita gidatuak antolatzen ditu uztailean eta abuztuan: Uztailean larunbat, igande eta jai egunetan egiten dituzte, eta abuztuan ostegunetik igandera bitartean eta jai egunetan. 11:15ean euskarazko bisita izaten da eta 12:00etan gaztelaniazkoa.
Agorregiko burdinolak eta errotak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten herritarrek erreserba egin dezakete 943 83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkonatura.eus helbide elektronikora idatzita.