Orioko Udalak jakinarazi du hondartzan egitekoa zen Gazte ikuskizuna Herriko Plazan izango dela gaur, 20:00etan. Eguraldiaren iragarpenek euria aurreikusi dute iluntzerako, eta udalak erabaki du emanaldia aterpean egitea, euritik babestuta. Doakoa izango da saioa.
Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarlanean prestatu dute Gazte ikuskizuna eta abiapuntua euskal dantza bada ere, dantza garaikidea eta modernoa ere uztartzen ditu, ahotsari eta testuari lekua eginez. Zuzeneko musika izango da tartean; DJ Martin Little eta Zigor DJ, Eneko Dieguez eta Intxaurragaren beraren eskutik, eta 17 eta 25 urte arteko hamar gazte ariko dira eszenatokian.