Bandera irabazi du gizonen bigarren tadeak asteburuan Astilerron

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Erlojuaren aurkako proba izan zen atzo Astilleron jokatu zena, eta segundo eskas bateko diferentziagatik lortu zuten oriotarrek bandera.

Atzo Orio Orialki gizonen bigarren taldeak KAE 2 Ligako jardunaldia jokatu zuen Astilleron (Kantabria, Espainia), eta bandera irabazi zuen 20:15,25 denbora eginda. Erlojuaren aurkako estropada izan zen, eta oriotarrek garaipena lortu bazuten ere, tarte txikia izan zen Orioren eta bigarren sailkatu zen Donostiarraren artean, azken honek 20:16,38 denbora egin baitzuen.

Arratsaldean ongi-etorria egin zitzaien arraunlariei udaletxean.

Argazkiak: Orio Arraunketa Elkartea eta Joxemari Olasagasti

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide