Seigarren amaitu du Oriok Sestaoko estropada

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 22a, 20:50

Orioko gizonezkoen trainerua Sestaoko urtean. (Orio AE)

Erdiko txandako bigarren ontzirik azkarrena izan da Caboren atzetik eta bihar ere txanda berean ariko da.

Oriok seigarren postuan amaitu du gaur arratsaldean Sestaon (Bizkaia) jokatutako estropada erdiko txanda irabazi duen Cabo galiziarraren atzetik. Ohorezko txandako ontzien denborak ere ezin izan ditu hobetu, nahiz eta, gertu izan dituen. 14 segundo baino ez dizkio atera bandera irabazi duen Urdaibaik. Ikusi hemen gaurko estropadako emaitza guztiak.

Hori horrela, bihar ere erdiko txandan egin beharko du arraun Oriok Castron (Kantabria Espainia) jokatuko duen estropadan. Sailkapenean ere atzoko postu berean jarraitzen du. Seigarrenean, beraz. Ikusi hemen TKEko sailkapena osorik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide