Asteazkenetik ari da Koxe Burutaran Orio Arraunketa Elkarteko kirolaria World Rowing Under 23 txapelketan parte hartzen Bulgariako Plovdiv hirian Espainiako selekzioarekin. Skiffean bakarkako modalitatean arraunean aritu da, eta finalaurrekora iristea lortu du 23 urtez azpikoetan.
Gaur goizean egin du arraun finalaurrekoan, baina ez du final nagusirako txartela eskuratu. Hala, bihar B finala jokatuko du; zazpigarren eta hamabigarren arteko postuak izango dira jokoan hor.