Joritz Etxeberria: "Oso talde indartsua gara, baina ez gara asmatzen ari"

Pettan Uralde/Berria 2023ko uzt. 22a, 11:00

Joritz Etxeberria.

Denboraldiko ezustekoetako bat izaten ari da Orio. Seigarren postuan da, ohorezko txandatik urrun. Joritz Etxeberriak, taldearen egoera gordinaz jakitun, autokritika egin du. Berria-k egin dio elkarrizketa.

Bazirudien Bilbon erreakzioa izan eta Orio berriro suspertuko zela. Bada, ez zen hala izan. Igandean etxean jokatu zuten estropada, eta ez zuten nahi bezalako emaitzarik lortu. Mirotzak ezin burua altxatu dabiltza, espero zuten mailatik urrun. Hala ere, Joritz Etxeberria (Donostia, 1988) arraunlariak argi dauka egoera honetatik aterako direla.

Taldeak dituen aukeretatik oso urrun aritu zarete denboraldi hasiera honetan, ezta?

Egia esan, ez genuen horrela hastea espero. Hasiera gogorra egin zaigu emaitza aldetik, baina egunerokoan hau ahazten saiatzen ari gara. Neguan lan handia egin dugu, emaitza txukunak jaso ditugu, eta entrenamendu onak egin ditugu. Hala ere, orain jasotzen ari garen emaitzak uste baino txarragoak izan dira.

Zergatik uste duzu zaudetela horrela garai honetan?

Egia esan, ez dakit. Lehen jardunaldian Galiziara konfiantza handiz joan ginen. Brankaz azkar ibili ginen, baina poparean ez genuen asmatu. Hurrengo asteburuan kolpe handia jaso genuen, eta aurreko asteburua antzera joan zen. Oso zaila da jakitea zergatik. Eguneroko lanarekin aurrera ateratzen saiatzen ari gara, eta ea emaitzak txukuntzen hasten garen pixkanaka.

Denboraldiaurretik hasita, kosta egin zaizue taldea egokitzea?

Izan daiteke. Indar aldetik oso talde indartsua dugu; uste dut azken urteetan ez dugula izan hainbeste indar taldean. Fisikoki talde indartsuenetakoa gara seguruenik, baina arraunean kostatzen ari zaigu. Neguan gutxien espero genuenean, erreferentzia garrantzitsua diren Orioko eta Pasaiako jaitsieretan oso aurrean ibili ginen. Bukaerara arte irabazteko borrokan aritu ginen oilarrekin. Beraz, ez genuen espero uda horrela hastea, eta esperientzia dugun jendea gazteei animoak ematen saiatzen ari gara. Ea aurrera ateratzen garen, baina erotu gabe.

Irakurri elkarrizketa osoa Berria.eus-en.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide