Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarlanean prestatutako, Gazte ikuskizuna izango da hondartzan, bihar, 20:00etatik aurrera.
Agurtzane Intxaurragak zuzendutako lana da taularatuko dutena, eta abiapuntua euskal dantza bada ere, dantza garaikidea eta modernoa ere uztartzen ditu, ahotsari eta testuari lekua eginez. Zuzeneko musika izango da tartean; DJ Martin Little eta Zigor DJ, Eneko Dieguez eta Intxaurragaren beraren eskutik, eta 17 eta 25 urte arteko hamar gazte ariko dira eszenatokian.