1.- Paradisu Zinema Kaiser sose (Joxe Ripiau)
"Beti gustura entzuten dudan talde bat da. Zenbat buelta eman ote dizkiot nerabezaroan kaseta horri! Dutxan, Joxe Ripiau; etxekoekin kotxean, JoxeRipiau; tabernan, Joxe Ripiau... kar,kar,kar. Umore onean jartzen nau, dantza egiteko gogoa sartzen zait eta kultura-leku ezberdinetara joaten da nire inkontzientzia. Kasetaren kantu honekin hasten da. Zuzenean ikusi ez izanaren pena dut".
2.- El Desierto (Lhasa De Sela)
"Garbigunetik zoriz hartu zuen pisukide ohi batek diskoa. Etxera ekarri eta entzun orduko maitemindu ninduen emakume hippy honen ahots potente eta bereziak. Tonukera, hizkuntzen mixturak, letra poetikoak, naturaren presentzia... Tradizionala eta modernoa nahasturik. Delizia bat".
3.- We Carry On (Portishead)
"Iluna, gogorra, hotza eta agonikoa. Sekulako indarra du abestiak. Elektronika, industrial ukituak tarteka eta rock esperimentala nahastuta. Basatia. Parranda giroan norberaren buruan sartzeko moduko pieza puska niretzat".
4.- Sahale Maangalye (Buddha Bar)
"Espiritualtasuna eta elektronika lotzen dituen abesti goxo eta sentsuala. Sanskrito hizkuntzan abestua doinu leun eta aldakorrekin. Asana dinamiko batzuk egiteko aproposa. Bai kantu hau, baita binilo bikoitz horretako abesti guztiak ere".
5.- Watching the war (The Guests)
"Post punka egiten du Pennsylvaniako boskote honek. Biran zeuden eta aukera izan nuen Getaiko Gaztetxian ikusi eta entzuteko. Zuzeneko ederra dute. Sonic Youth taldea gogorarazten dit batzuetan".