Arrantza lehiaketak izango dira larunbatean eta datorren asteartean, kirol portuan

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 19a, 14:00

Arrantza lehiaketa.

Muskuilu Harria elkarteak antolatu du ekimena. Larunbatean egingo dena, urpeko arrantza lehiaketa izango da. Datorren asteartean, berriz, itsas hondoko arrainak arrantzatuko dituzte ontzietatik.

Muskuilu Harria elkarteak antolatuta, urpeko eta arrain txikien arrantza lehiaketak egingo dira uztailaren 22an eta 25ean, hurrenez hurren, Orioko kirol portuan.

Larunbatean egingo den urpeko arrantza lehiaketa 09:00etan abiatuko da, eta 13:00ak arteko tartea izango dute parte-hartzaileek arrantzarako. Asteartean ordutegiak errepikatuko dira, baina kasu honetan, itsas hondoko arrainak arrantzatuko dituzte ontzietatik. Mollarri eta Igeldo artean egin beharko dute arrantza.

70-75 lagun inguruk parte hartuko dutela aurreikusten da.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide