Gaur abiatuko dute 23 urtez azpiko arraunketa olinpikoko munduko lehia, World Rowing Under txapelketa, Bulgariako Plovdiv hirian, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari Koxme Burutaran Olaizola bertan izango da. Skiffean bakarkako modalitatean arraunean egingo du; igandera arte jardungo da bertan, Espainiako selekzioarekin.
Gaur jokatu du lehen kanporaketa, eta garaipena lortu duenez, txartela lortu du larunbateko finalerdia jokatzeko. Gainera, horrek bermatu dio igandean jokatuko den finalean tokia izatea. Larunbatean lortutako emaitzaren arabera A edo B finala jokatuko du.