Abandonatutako bizikleten gaiari konponbide orokorrago bat emateko lanketa jarriko du abian udalak

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 19a, 11:00

Bizikleta aparkalekuetako bat.

Hainbat herritarren kexak jaso ditu udalak udaltzainen gordailuan pilatutako bizikletei irtenbidea emateko, Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakundearekin hitzarmena sinatu ondoren. Hori dela eta, konponbide orokorrago bat proposatuko dute hurrengo hilabeteetan.

Abandonatutako bizikleten gaiari konponbide orokorrago bat emateko lanketa abiatuko du Orioko Udalak datozen hiletan. Izan ere, udaltzainen gordailuan pilatutako bizikletei irtenbidea emateko hitzarmena sinatu berri du Orioko Udalak Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakundearekin. Dagoeneko, 30 bat ibilgailu bidali dira erakundeak Iruñean duen egoitzara, eta beharrean dauden herritarrei eskaini zaizkie.

Bada, hainbat herritarren kexak jaso ditu udalak, ibilgailu horiek oriotarren artean banatzeko eskaera eginez. Udalak argitu du ordea, instituzio publiko batek ezin dezakeela "ondasunak herritarrei zuzenean eman, eta ezinbestekoa da horretarako gaitasuna duen bitartekari baten bidez egitea". Herrian zerbitzu hori eskaintzen duen erakunderik egon ezean, Ayuda Contenedores da "udalaren beharrei egokien erantzuten diena"; horregatik sinatu dute hitzarmena harekin. Dena den, gaia sakonago aztertuko dute, bizikletei lotuta herrian dagoen "arazoaren berri" baitu udalak.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide