Salgai daude Gure Zirkuaren abuztuko emanaldietarako sarrerak

Andrea Zipitria

Gure zirkua Orion.

Abuztuan zehar, 16 emanaldi eskainiko dituzte guztira, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.

Laugarren urtez jarraian, Gure Zirkuak geldialdia egingo du Orion, eta emankizunak abuztuaren 4an, ostegunarekin, hasiko badituzte ere, sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Gure Zirkuaren webgunean. 

Guztira, 16 saio egingo dituzte. Hain zuzen ere lau astez, ostegunetik igandera eskainiko dute ikuskizuna, beti 19:00etan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide