Arraun Elkateko bazkideei kamisetak banatuko zaizkie bihar

Andrea Zipitria

Kamiseta banaketa.

Bazkide kuota ordaindu dutenei Orioko Arraun Elkarteko elastiko bat banatuko zaie bihar. Postua, Orioko Ikastolako pergolan jarriko dute. Zozketako txartelak erosteko aukera ere izango da bertan. Igandean helaraziko dute irabazlea.

Bihar, larunbatarekin, Arraun Elkarteko bazkideei kamisetak banatuko zaizkie. Goizeko 09:00etan hasiko dira kuota ordaindu duten bazkideei kamiseta horiak banatzen, Orioko Ikastolako pergolan, eta eguerdiko 13:00etan amaituko da banaketa.

Halaber, elastiko horiak erosteko aukera izango da postu horretan. Zozketa bat ere martxan jarri dute, eta txartelak salduko dira bihar. Zozketaren emaitzaren berri, igandean emango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide