Alaitz Lizasok garaipena lortu du Os Foratos de Lomenas mendi lasterketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 15a, 08:30

Orioko Atletismo Taldeko kideak gustura dira lasterketan egindako lanarekin eta bizitako esperientziarekin; parte-hartzaileen arteko "giro ederra eta paraje ikusgarriak" nabarmendu dituzte.

Orioko Atletismo Taldeko neskak uztailaren 2an Hueskako (Espainia) Torla-Ordesa herrian egin zen Os Foratos de Lomenas mendi lasterketan parte hartu zuten, eta Alaitz Lizaso oriotarrak lortu zuen garaipena beteranoen kategorian. Kirol jardunaldiaren baitan hiru lasterketa jokatu ziren: 50, 25 eta 14 kilometroko lasterketa bana, eta oriotarrek azken horretan parte hartu zuten. Lizasok ordubete eta 32 minutuan osatu zuen ibilbidea eta azkarrena izan zen emakume beteranoen kategorian. 

Orioko Atletismo Taldeko kideak gustura dira lasterketan egindako lanarekin eta bizitako esperientziarekin; parte-hartzaileen arteko "giro ederra eta inguruko paraje ikusgarriak" nabarmendu dituzte handik bueltan.

Argazkiak: Orioko Atletismo Taldea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide