Pasa den asteburuan Ohorezko Mailako Softbol Liga Nazionaleko hamalaugarren jardunaldia jokatu zen, eta OBB Bizkorrak taldeko neskak, Madrilera joan ziren ligako txapeldunaren aurka jokatzera, CBS Rivasen aurka, hain zuzen ere.
Bi partidak galdu zituzten oriotarrek. Lehen partidan, OBBko neskek "defentsan hainbat akats" egin zituztela azaldu dute, eta ondorioz, ez zuten markagailua aldeko izan, 0-10 amaitu baitzuten. Bigarren norgehiagokak, "antzeko egitura" izan zuen, eta 0-9 emaitzarekin bukatu zen.
Atsedenaldia
OBB taldeko neskek, udako atsedenaldia izango dute orain. Irailaren 3an itzuliko dira softbol zelaietara. Orduan, Bartzelonara bidaiatuko dute CB Viladecansen aurka jokatzera. Bien bitartean, hirugarren postuari eutsiko diote.