Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean errotuta dauden negozioei laguntza eskaini nahi die eta horretarako Enpresen iraunkortasuna: etorkizunera begiratzeko funtsezko palankak programa jarri du abian, hain zuzen epe ertain eta luzera eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko.
Programaren helburua da eskualdeko enpresen "jarraipena bermatzea, epe ertain eta luzera haien jasangarritasunean eragina izan dezaketen arrazoi nagusiak jorratuz, hala nola enpresen ondorengotzari, kudeaketaren optimizazioari edota eskualdeko talentuari lotutako gaiak".
Horretarako, programaren aurkezpen saioa antolatu dute. Programan parte hartzeko interesa erakutsi duten enpresei hurrengo pausoen berri emateko, eta izena eman ez dutenei programa ezagutzera emateko. Datorren asteartean, uztailaren 18an, egingo dute. jardunaldia online izango da, goizeko 12:30etik 13:30era bitartean. Hona hemen jardunaldiko gai zerrenda:
- 12:30 Aurkezpena eta saioari hasiera ematea.
- 12:40 Enpresen iraunkortasuna: enpresen ondorengotzatik haratago, enpresetan
aintzat hartu beharreko alderdi kritikoak (kudeaketa eta talentua). - 13:10 Programaren edukia (formakuntzen edukia eta banaz-banakako aholkularitza zerbitzuaren ikuspegia).
- 13:30 Saioaren amaiera, galderetarako txanda eta izen-ematea.
Izen-ematea
Aurkezpen saio honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, ondorengo esteka bidez.
Era berean, programan izena eman nahi duten enpresek ondorengo galdetegia bete behar dute.
Argibideak jasotzeko nahiz informazio gehiagorako, Enpresentzako Zerbitzuetara deitu –943-89 08 08– edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke.