Orioko Badok13 beteranoen traineruak Donostiako Beteranoen XII. Kontxako Estropada irabazi du. Hain zuzen ere, larunbatean jokatu zen La Salve ligako estropada, hiru txandatan banatuta.
Oriotarrek, hirugarren txandan egin zuten estropada, eta 12 trainerutatik denborarik onena lortu zuten; 11:15,15 denborarekin bukatu zuten estropada, Fortuna geratu zen bigarren postuan, 11:18,97 denborarekin. Badok 13ko kirolariek azaldu dutenez, iritsiera "lehiakorra eta gogorra" izan bazuten ere, lortu zuten bandera Oriora ekartzea.