Donosti Cup futbol txapelketako azken partidak ari dira jokatzen Mendibeltzen

Andrea Zipitria

Asteartetik hasita, Donostia Cup txapelketako hainbat partida hartu ditu Mendibeltzek. Gaur eta bihar ere izango dira, munduko txoko ezberdinetatik iritsitako taldeak, Orion. 

Donosti Cup futbol lehiaketako hainbat partida jokatzen ari dira Orioko Mendibeltz zelaian egunotan; hain zuzen ere, asteartean hasi zituzten partidak, eta bihar izango dira azkenak.  Gaur, 09:00etan hasi dira lehenengo norgehiagokak, eta 19:00ak arte, hamaika partida izango dira guztira. Bihar, berriz, azken eguna izanik gutxiago: 5 partida jokatuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide