Ikusgai dago uztaileko ezohiko udalbatzarra

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 6a, 10:35

Hasi berri den 2023-2027 agintaldiaren udal antolaketari dagozkion hainbat erabaki hartu zituzten udal ordezkariek atzo, 19:30ean hasita. Besteak beste, udalbatzarren maiztasuna, batzordeen eraketa, ordainsarien eta liberazioen zehaztapena eta udala ordezkatuta egongo den erakundeetarako ordezkariak izendatzea izan zituzten hizpide. Hemen dago osoa ikusgai:

Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko ekainaren 17ko udalbatza eratzeko bilkuraren akta.

2.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarraren ohiko bilkuren maiztasuna.

3.- Onartzea, egoki bada, alkatearen eta zinegotzien liberazioak eta dagozkien ordainsariak.

4.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena batzorde informatzaile iraunkorrak eratzeari buruz eta horien osaketari buruz.

5.- Onartzea, egoki bada, alkatearen proposamena udalbatzarreko kideen erregimen ekonomikoari buruz.

6.- Onartzea, egoki bada, udalbatzarreko ordezkarien izendapena udalak ordezkatuta egon behar duen organo kolegiatu guztietan.

7.- Alkateak hainbat izendapeni buruz hartutako erabakien berri ematea: alkateordeak, gobernu batzarkideak, batzorde informatzaile iraunkorren buruak eta dagozkion delegazioak.

8.- Onartzea, egoki bada, kontratazio espedienteen kontratazio mahaiaren osaketa, kontratazio organoa udalbatzarra denean.

9.- Onartzea, egoki bada, herriko jaia 2024. urterako.

10.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide