Hurrengo egunetan, hilaren 8an, 10ean eta 11n, hain zuzen ere, Batu D belaunaldiarekin, egunero gehiago gara kanpaina ibiltariak Orio bisitatuko du. Helburu du herritarren gaitasun digitalak garatu eta hobetzen laguntzea, digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak ikasteko eta tresna berriak ezagutzeko.
"Interneteko bilatzaileak, sare sozialak, zibersegurtasuna, online kudeaketak... herritarrek egunerokotasunaren parte dira". Hori dela eta, herritar orori zuzendutako eskaintza honek, gaitasun digitalak garatzeko baliabideak eskaintzen ditu. Saioak doakoak izango dira, eta gutxi gorabehera 30-40 minutuko iraupena dute.
Esperientzia pertsonalizatua
Esperientzia praktikoa da, eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzen da. Hala, hasteko autodiagnostiko test bat egingo zaie gerturatzen diren herritarrei, eta ondoren, bertan emandako erantzunen arabera, jarduerak egokituko dira.
Azaldu gisa, hilaren 8an, 10ean eta 11n izango da kanpaina ibiltaria, Orioko hondartza bidean. Bihar, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara emango dituzte saioak. Beste bi egunetan, berriz, 10:00etatik 13:30era, eta 17:00etatik 20:30era.
Parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da aurrez. Esteka honetan eman daiteke izena. Baita telefonoz (900 10 14 93) edo helbide elektronikora (reservas2@uneteageneraciond.es) mezu bat bidalita ere.
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatu du proiektua.