Frantziako Tourrak munduaren erdigunean jarri du beste behin Euskal Herria, eta hiru egun hauetan guztia gelditu da nazioarteko txirrindulari onenei ongi eTourria emateko. Gaur, euskal espedizioko hirugarren eta azken etapa, Amorebietan hasi eta Baionan helmugaratu dena, eskualdetik igaro da. Minutu erdiz tropela norbere aurretik igarotzearen truke, lau orduz itxita egon da trafikoa ibilgailuentzat eta oinezkoentzat. Baina goizean goizetik bide bazterrean zain zeudenek kexa gutxi zuten: 31 urte geroago, Tourra etxetik ikusteak merezi izan duela esan dute.