Frantziako Tourra Oriotik pasako da gaur arratsaldean. Gutxi gorabeherako ordutegiaren arabera, arratsaldeko 15:20ean sartuko da tropela Oriora, Zarauztik datorrela: txirrindulariak Zarauztik etorriko dira, eta N-634 errepidetik egingo dute Usurbil aldera. Txankako errotondan, Igeldoko errepidea hartuko dute, eta handik jarraituko dute Donostiarantz.
Tourreko karabana
Tourreko karabana publizitarioa ere pasako da Oriotik, ia bi ordu lehenago: 13:32ean, hain zuzen ere.