Orioko Baliza elkarteak ikurrinak eskuragarri jarri ditu herriko plazan

Andrea Zipitria

Frantziako Tourra gaur igaroko dela eta, Euskal Herriak Erabaki – Basques Decide lema duten ikurrinak eskuragarri daude herriko plazan, bost euroren truke. 

Oriko Baliza elkarteak (Gure Esku Dago-Orio) ikurrinak banatzen ari da herriko plazan, Euskal Herriak Erabaki – Basques Decide lemarekin. Frantziako Tourra dela eta jarri dituzte salgai; 75 dituztela zehaztu dute, eta bost euroan eskuratu ahalko dira. 13:00ak arte izango da horretarako aukera, esan bezala, herriko plazan. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide