Frantziako Tourra gaur igaroko da Oriotik. N-634 errepidea eta Txanka-Hondartzako irteera erabat itxita egongo dira bost orduz, 12:00etatik 17:00etara, eta tarte horretan, ezin izango da herrira sartu edo herritik atera.
Txirrindulariak Zarauztik etorriko dira, eta N-634 errepidetik egingo dute Usurbil aldera. Txankako biribilgunean, Igeldorako errepidea hartuko dute, eta handik jarraituko dute Donostiarantz. Aurreikuspenen arabera, txirrindulariak 15:10-16:10 artean pasatuko dira Oriotik.