Euskotren ligako jardunaldiaren ondoren, ekin diote Eusko Label Ligari, eta Coruñan diren arraun adituek nabarmendu dute nesken estropadatik mutilenera gora egin duela haizeak nabarmen, arraunketarako baldintzak okertuz. Orio Orialkik bigarren txandan egin du arraunean, eta hasieran estropadaren buruan jarri da Zierbenarekin batera. Lehia estuan ibili dira bi taldeak txandako lehen erdian, baina aurrea hartu du Bizkaiko taldeak. Azken luzean, gainera, Oriok ezin izan dio bigarren postuari eutsi, Getaria poparean atzetik aurrera etorri delako, Oriori aurre hartuz. Sailkapen nagusiari begira, laugarren postuan sailkatu da Orio. Beraz, datorren asteburuan ohorezko txandan arituko da, Zierbena, Hondarribia eta Getariarekin batera.
Hain zuzen ere, bigarren txandan nagusitu den Zierbenak markatukoa da gaurko denborarik onena, eta bizkaitarrek irabazi dute denboraldi honetako Eusko Label Ligako lehen bandera.