TKE ligako batzorde teknikoak jakinarazi duenez, itsasoaren baldintzak direla-eta Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen jardunaldia bertan behera uztea erabaki dute. Gaur arratsaldean A Coruñan hastekoak ziren bi ligak, baina Benigno Silva batzorde teknikoko arduradunak azaldu duenez, taldeentzat arriskutsua izan daiteke baldintza horiekin ontziratzea. Izan ere, A Coruñan hondartzatik uretaratzen dira txalupak eta gaur "olatuen arteko tartea oso txikia dela eta itsaso bazterrean olatu handiak" daudela azaldu du. Beraz, kirolarien "segurtasunari lehentasuna" ematea eta gertatu daitezkeen "kalte edo ezbeharrak saihesteko estropada ez jokatzea" erabaki dute.
Bihar goizean itsasoaren egoera zein den aztertuko dute berriz, estropada jokatu ala ez erabakitzeko.