Duela mende erdi Espainiako Txapelketan irabazitako urrea gogoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

1973an Espainiako Txapelketan urrea lortu zuen zortzikoko kideak asteazkenean. (Jesus Mari Perona)

Orio Arraunketa Elkarteko zortzikoak 1973. urtean urrezko domina irabazi zuen Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Garaipena gogoratzeko bazkaria egin zuten taldeko kideek asteazkenean.

Ekainaren 28a, San Pedro bezpera, egun seinalatua izan zen herriko arraunlari beterano batzuentzat. Izan ere, 1973an Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan urrea lortu zuen Orio Arraunketa Elkarteko zortzikoa elkartu egin zen garaipen horren 50. urteurrena ospatzeko. Herriko jaien hasiera aprobetxatu zuten horretarako, eta Balea elkartean egin zuten bazkari oparoa, oraingo honetan ere Xanti Garmendiaren gidaritzapean. Ordutik mende erdi pasatu bada ere, bihotzean daramate oriotar hauek arrauna eta bizi-bizirik dute arraunlari sena eta sentimendua. Argi dute: "Lehen, orain eta beti Aupa Oriyoko arraunlariak!"

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide