Otsailean egin zuen Orioko Udalak herrian txaranga sortzeko deialdia, eta herriko hainbat musikari animatu da proiektuan parte hartzera. Esperientzia eta gaztetasuna uztartzen ditu txarangak, baina batez ere "irrika" nabari da musikari gazteengan. Gaur eguerdian, San Pedro egunez, egin dute lehen saio ofiziala; jai giroz bete dituzte kaleak eta herritar dezente ibili da txarangarekin kalejiran. Martin Perona musikari beteranoak adierazi duenez "indarra hartu behar du oraindik" txarangak, baina "gogoa" ez zaie falta bertako kide gazteei.