Gaur San Pedro Eguna da, eta goiz partean apar festa egin dute Orion. 11:00ak jo dituztenerako, haurrak aparra botatzen duen kanoia piztu zain zeuden, eta gozatu ederra hartu dute apar artean jolasean. Hala, zuriz jantzi da Ikastolako DBHko eraikineko jolastokia, irudi bereziak utziz.